Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egindako txosten batek elikagaien erosketa jasangarriari buruzko estatuko esperientziak bildu ditu. Horien artean, Nafarroaren kasua nabarmentzen da; izan ere, 2016az geroztik hainbat taldek eta erakundek egindako lanari esker, Nafarroa erreferentziazko lurralde bihurtu da elikagai osasungarri eta iraunkorren kontsumoari dagokionez, sukaldaritza kolektiboaren kanalean, eta eragin positiboa izan du tokiko lehen sektore ekologikoan eta biztanleen osasunean.