2018-10-29 16:22

  • CNTk  Memoria Gara ekimena babesten du.
  • "Zaramagako elizak Martxoak 3ko sarraskiaren epizentroa izan zen, zeinean poliziak bost langile hil zituen", erakunde anarkosindikalistak gogorarazi du.

Bederatzi sindikatu, CNT barne, ekimena babestu dute: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, UGT, CCOO, USO, CNT y CGT. Memoria Gara, irailaren amaieratik 2.500 sinadura bildu ditu euren proposamena babestuz eta pasa den ostiralean, Zaramagako pintxo potearekin batera, aurrez aurreko sinadura bilketa hasi zen.

"Ekimenak Gasteizko Elizbarrutiarekin harremanetan jartzen saiatu zen; hala ere, ez du erantzunik jaso", azpimarratu du CNTk. Apezpikutzari leku hau Gasteiztarren oroimenerako gune bezala mantentzea eskatzen ari zaio.

Informazio gehiago Alean.

Irudia: Hala Bedi.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.