2019-03-07 09:06

  • "Greba hau historikoa izango dela uste dugu", esan du CNT sindikatuak
  • Erakunde anarkosindikalistak emakumeei* mugimendu feministak egindako deialdietan parte hartzeko deia egin du.
Orduak geratzen dira greba orokor feminista hasteko, eta CNT sindikatuak "masiboa izatea" espero du, "historikoa, inflexio puntu bat izan behar da". Hori dela eta, deialdietan parte hartzeko eskatu du. Egitarauak hurrengoak dira:
  • Bilbo. 12:00etan mobilizazioa, Jesusen Bihotzan;19:00etan manifestazioa Jesusen Bihotzatik.
  • Donostia. 12:00etan elkarretaratzea (Bulebar); 19:00etan manifestazioa (Antiguoko tunela)
  • Gasteiz. 10:00etan, elkarretaratzea (Corte Inglesen); 12:00etan ekimen antifaxista (Plaza Berrian); 19:00etan manifestazioa (Iparralde Gizarte Etxean).
  • Iruñea. 12:00etan, mobilizazioa (Gaztelu Plazan); 19:00etan manifestazioa (Golem)
Euskal Herriko beste eskualde eta herrietan egingo direnak ere hurrengo esteketan konstultatu daitezke:
 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.