2019-04-26 09:57

  • "Bai lanean, bai borrokan, CNT prest daukazu" lemapean CNTk Bilbon, Iruñean eta Gasteizen manifestazioak egingo ditu.
  • Ekintza zuzenean oinarritutako sindikalgintza aldarrikatuko du erakunde anarkosindikalistak

Egun gutxi geratzen dira maiatzaren lehenerako, eta CNT sindikatuak manifestazioetara joateko deia zabaldu du. Topaguneak Bilbon, Iruñean eta Gasteizen izango dira.

  • Bilbo. Manifestazioa Gran Vía 56-58 zenbakitik 11:30retan irtengo da. Arriaga Plazan mitin batekin bukatuko da.
  • Iruñea. Manifestazioa Recoletas (Los Ajos) plazatik irtengo da, 12:00etan, ESK, STEILAS, CGT eta Solidarirekin batera. Iruñeako Udaletxean bukatuko da.

  • Gasteiz. Manifestazioa 12:30retan Europa Biltzar Jauregian hasiko da. ESK, CGT eta STEILASekin batera egingo da, eta La Mirada monumentuan bukatuko da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.