2020-01-27 06:41

Gero eta gertuago dago U30 hau, eta grebaren aurka daudenek grebaren aurkako erasoak areagotu egiten dituzte, hura mintzeko asmoz. CCOOk eta UGTk ahaztu egin dute mahai gainean jarri diren auzien aurrean mugimendu sindikalak duen erantzukizuna. Pentsiodunek enplegurik ez izan arren, langile klase izaten jarraitzen dutela ere ahaztu dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.