2013-05-08 12:16

Gaur goizean maiatzaren 30eko greba orokorraren erregistroa egin da Donostian. “Deialdi honekin CNT sindikatuak beste sindikatu eta eragile sozialekin gizarte hau eraldatzeko egiten duen apustua sendotzen du”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Hego Euskal Herrian dauden ia 240.000 langabetu, eskubide sozialen desagerpena, hitzarmen kolektiboen ultraaktibitatearen amaiera eta patronalaren jarrera larderiatzaileak” grebaren beharra azpimarratzen dute, CNTren iritziz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.