2018-11-15 11:13

  • Ostiral honetak REOS dokumentala jarriko da, 2012ko greba orokorrean kondenatu dituzten CNT sindikalistei buruz.
  • "Logroñon gertatutakoa jendeak ezagutu dezala nahi dugu", esan dute antolatzaileek.

CNTk Barakaldon duen egoitzan, REOS dokumentala jarriko da, Ana Konda kolektiboak aurkeztuko duena, arratsaldeko 19etan. Dokumentalak NO CASO hartzen du, gizarte protesta desaktibatzeko estatuak nola egiten duen aztertuz.

Eztabaidan CNTko Jorge Merino izango da, NO CASO dela eta kondenatua izan dena; gero Patxi Dinamita kantautorea León Felipe (Bartzelona) poesia taldearekin izango da.

REOSren trailerrak hemen dituzue.

- https://youtu.be/W3ekzo7hoBE

- https://youtu.be/pCYXZAJk4_U

- https://youtu.be/ljY4ZUhsUGA

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bartzelonan, 1910an, ideia sozialdemokratekin loturik ez zeuden langile-elkarteek sortua, CNTk anarkosindikalismoaren oinarriei irmo eusten die eta, estatuan, Lehenengo Internazionalaren izaeraren oinordeko bakarra da. CNT, gaur egun norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatua da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena.