2022-01-25 13:20

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun saileko arduradunek COVIDarekin positibo eman dutenak edo hauekin harreman zuzena izanda txertaketa pauta osatu gabe dutenak konfinatzen erabaki dute...adingabekoak edota menpekoak direnak barne. Honek kontziliazio arazo larria eragiten die haien zaintzapean konfinatutako adingabekoren bat izanik negatibo eman eta txertoak jarrita duten langileoi, lanera joatera behartzen zaielako.

 

Konfinatutakoak zaintzeko alternatiba bakarra (posible denean) "norberaren kontuetarako egunak" eskatzea da (Hezkuntzan adibidez soldata galera dakarrena). Zorionez sanitarioak "gure" agintariak eta enpresariak baino solidarioagoak eta enpatikoagoak dira eta egoera hauen aurrean laneko bajak errazten ari dira. Baina mediku guztiek ez dute hau egiten eta Mediku Ikuskaritzak ez du beti onartzen.

 

Bizkaiko CGT-LKN ren Hezkuntzako sail sindikaletik langile batek konfinatutako norbait zaindu behar duenean automatikoki efektu  guztitaraki "laneko gaitasunak eragindako baja"ren parekoa izango zen "lan exentzio" bat ematea aldarrikatzen dugu, inolako soldata galerarik edo kalterik gabe. Eta bestelako kontziliazio neurri osagarriak indarrean jartzea ere eskatzen dugu.

 

Hezkuntzan soilik gertatzen den beste gauza salagarria bat, pandemia hasi zenetik jada ia bi urte pasa direnean langileoi baja txostenak paperean anbulategietan jasotzera eta era berean lantokietan entregatzera behartzen jarraitzea da (beste sektoreetan telematikoki egiten den bitartean).

 

Gobernuaren eta patronalaren kudeaketa txarraren, gizalege faltaren eta osasungintzan zein gizarte eta lan mailan inposatutako murrizketa jarraien kostu ekonomikoa langileriak ordaintzea onartezina da. Eta horren aurka borrokatuko gara! Hasteko  Hezkuntza Sailean kexa bat aurkeztuko dugu.

 

Bizkaiko CGT-LKN ren Hezkuntzako sail sindikala

 

CGT-LKN sindikatu libertarioan, Bizkaiko lurralde historikoko Ikastetxe publikoetako langileak biltzen dituen sail sindikala.