2020-09-11 20:55

ITZULERA SEGURUA IKASGELETARA!

Covid-19k eragindako larrialdi-egoeraren eta ikasleak eta irakasleak ikasgeletara itzultzeko beharraren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren ondorioz.

Kritikatzen dugu

Inprobisazioa

● Eusko Jaurlaritzak abuztuaren amaieran bidali zuen protokolo berria. Ikasturtea hasi baino egun batzuk lehenago.  

● Zentroak aurreko protokoloari egokitzen ari ziren.

Aldebakartasuna

● Ez da kontuan hartu irakasleen, ikastetxeetako zuzendaritzen eta familien iritzia.

Kontraesanak protokoloan bertan

● Protokoloan atal eta jarraibide batzuk beste batzuekin kontraesanean daude.

● Ikastetxeek kontrolatu eta garatu beharreko neurriak guztiz zorrotzak dira.

● Eusko Jaurlaritzari dagozkionak malguegiak eta zehaztugabeagoak dira.

Bitartekorik eza

● Eusko Jaurlaritzak ez die zentroei protokoloa bete ahal izateko beharrezko baliabideak eman (ekonomikoak, langileria nahikoa, EPI egokiak, termometroa nahikoak, osasun arloko teknikariak zein erizainak, formakuntza ikastaroak...).

● Ez dago material nahikorik, ez langilerik, ez espazio fisikorik ikastetxetan.

Langileak kontratatzea

● Eusko Jaurlaritzak 1.000 irakasle kontratatuko dituela iragarri du. Baina zein espezialitateko al? Eta hezitzaileak, jantokietarako laguntzaileak eta garbitzaileak zein administrariak?

● Kalkulu soil batek erakusten digu 1000 irakasle hoiek ez direla batere nahikoak. Soilik Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako (hau da, Derrigorrezko Hezkuntzarako) 400 ikastetxe publiko baino gehiago dago EAEn.

● Zein irizpideren arabera erabakiko da zein etapatan eta zein ikastetxetan? –Publikoan soilik, edo itunpekoan ere bai?

● Zergatik ez dira dagoeneko kontratatu, ikasturte-hasierako esleipenetan?

Aldarrikatzen dugu

● Ikasgeletara itzulera modu seguruan antolatzea.

● Ikastetxeei baliabide material eta langilego gehiago ematea.

● Irakasle, zaintzaile, hezitzaile, administrari eta erizain gehiago kontratatzea, ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua jaitsi ahal izateko eta zerbitzu guztiak beharrezko bermeekin eskeini ahal izateko. Segurtasunaz eta horren inguruko neurrien kudeaketaz arduratuko diren langileei beharrezko ordutegia, formakuntza eta baliabideak ematea.

● Garbiketa eta desinfekzioko langile gehiago kontratatzea eta hoiei beharrezko ekipamenduak eta formakuntza eskeintzea.

● Ikasle guztien gurasoentzako kontziliazio neurriak bermatzea, seme-alabak edo familia osoa gaixotasuna edota PCR frogak direla medio konfinatu ezkero (telelana edo ordaindutako baimena) hoiek zaindu ahal izateko.

Nahiz eta sindikatu handien planteamenduekin eta azken hilabeteotako jardunarekin ados ez izan   IRAILAREN 15eko GREBAREKIN BAT EGINGO DUGU!

 

 

 

CGT-LKN sindikatu libertarioan, Bizkaiko lurralde historikoko Ikastetxe publikoetako langileak biltzen dituen sail sindikala.