2020-07-04 21:15

 

 

 

 

BALIABIDE GEHIAGO ETA MURRIZKETA GUTXIAGO

 

Orain arte esandakoa berriro errepikatzen ez gara gehiegi luzatuko: COVID19 delako izurriteak agerian utzi ditu gure hezkuntza sistemak dituen gabezia sakonak eta arazo larriak zein Hezkuntza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa negargarria eta benetako interesak.

 

Hurrengo ikasturteari begira egoera kezkagarri honetan gobernuko alderdiek inposatzen ari diren baliabide murrizketen aurrean Hezkuntza Komunitate osoak (langileak, gurasoak zein ikasleak) protesta egiteko eta mobilizatzeko garaia da.

 

Gure aldarrikapenak orain arteko berberak dira:

  • Taldeko ikasle ratioak murriztea eta lan taldeak indartzea (irakasleak, administrariak, irakasle terapeutikoak, psikologoak…).

  • Osasuna eta segurtasuna benetan bermatzeko baliabideak eta protokolo zehatzak aurretik prest izatea.

  • Langileon egonkortasuna eta kontziliazioa benetan bermatzea (epe luzeko interinoak egonkortu, Ordezkogune plataforma zuzendu, baimenak errespetatu, bajak bete…).

  • Software askea eta zerbitzari informatiko propioak erabiltzea.

  • Dibertsifikazio taldeen sorrera erraztea.

  • Ikaslegoaren benetako euskalduntzea bermatzeko neurriak indartu.

  • Ikuskarien jardunaren gaineko kontrol zorrotzagoa.

  • Desberdintasun sozialak eta arrakasta digitala gainditzeko baliabideak bideratu.

  • Irakasleen karga burokratikoa minimoetara murriztu.

 

CGT-LKN sindikatu libertarioan, Bizkaiko lurralde historikoko Ikastetxe publikoetako langileak biltzen dituen sail sindikala.