2020-10-12 09:02

Atentzio telematikoaren eta telefonikoaren ezarpenak benetako oztopo lasterketa bat suposatu du, gizarteko talderik zaurgarrienek gehienbat jasaten dutena. Zerbitzu eraginkor eta arin baten behar handiena duten pertsonei gehienetan komunikatzen duen telefono zenbaki bat besterik ez zaie eskeintzen eta oraindik dirauen arrakala digitalaren ondorioz haietako asko ez dira Administrazioarekin komunikatzeko gai.

Artapen modu honen ia erabateko inposaketak, Gizarte Segurantzako arreta zentruetan doan egin beharko zatekeen edozein tramite burutzeko gestoriak kontratatzera behartzen du; orain arte zerbitzu publikoa izan den Gizarte Segurantzaren ezkutuko pribatizazio baten aurrean gaude.

Lantaldearen defizit kronikoak egoera hau larriagotzen du, egun lantaldea minimo historikoetan eta zaharkitze tasa handiekin dago. Azken 15 urteetan jubilazioen harira egindako ordezkapenik apenas egin da, egun COVID19 pandemiak eta prestazio berrien (IMV) sorrerak eragindako lan karga handiari aurre egiteko langile nahikorik ez izan arte.

Gizarte Segurantzaren kolapsorik ez badugu nahi, eta publikoa den zerbitzu bategatik (kudeaketen pribatizazioa) ordainarazterik nahi ez badugu IRTENBIDEAK ORAIN aldarrikatu behar ditugu!!!

CGT-LKNtik PROPOSATZEN DUGU:

-EREDU TELEMATIKOA GELDIARAZTEA, erdeu bakar eta lehentasunezko gisa, pertsonei tramitazio eraginkorrak, arinak eta giza legezkoakjasotzea eragozten dizkietelako.

-LANGILEEN KONTRATAZIOA, presentzialki herritarrak artatzeko, hauei telematikoki bakarrik egitera edota agentzia pribatuengana jotzera (gestoriak, aholkularitzak, etabar…) ez behartzeko.

-Kudeaketa negargarri honen erantzuleen DIMISIOA edo INHABILITAZIOA, egoera jasanezin hau bideratzeko agertu duten ezgaitasuna dela eta.

CGT-LKN sindikatu libertarioan, Bizkaiko lurralde historikoko Ikastetxe publikoetako langileak biltzen dituen sail sindikala.