2022-01-05 18:08

2022ko urtarrilaren 7tik aurrera, Frantziako epaitegiek oporraldia amaitzen duten egunean,  Claudio Lavazza ekintzaile anarkistaren  askapena agintzeko eskumena duten epailearen eta erakundeen aurrean mobilizatzeko nazioarteko deialdia egin da. Eskumena duen epaileari zein Claudiori ere  gutunak eta posta elektronikoak bidaltzea eskatzen da (ondoren daukazue bidaltzeko eredua eta helbideak). Aldi berean egun hoietan nazioarte mailan, hainbat hizkuntzetan adierazpen bat zabalduko da eta hainbat ekimen prestatu dira.

Claudiok 25 urte eman ditu preso Espainiako espetxeetan eta 2021ko apirilaren 19an, ezarritako 25 urtetako zigorra betetzeko gutxi falta zitzaionean, poliziak Frantziara extraditatu zuen. Frantzian Claudiok 10 urtetako zigorra betetzeko dauka, baina Europako legediaren larabera Espainian betetako zigorrarekin Frantziakoa batu eta kitatu beharko litzaioke eta Claudio zigor osoa betetakoan askatu beharko lukete: 2021ko abenduaren 11an hain zuzen.

Baina Mont de Marsan-eko epaitegian haren kasuaz arduratzen ari den Errepublikako prokuradorea, Celine Bucau izenekoa, Claudioren askapena atzeratzen ari da. Aitzakia gisa Espainiako epaileen agiriak itzuli gabe bidali dizkiotela eta horrelako argudioak erabiltzen ari da. Claudio militante iraultzaile ezaguna izanda epaileak ez du haren askapenaren erantzunkizuna bere gain hartu nahi, haren karrerari eta anbizio profesionalei kalte egingo dion beldur baita

Baina nor da Claudio?

Claudio Lavazza (Cerro Maggiore, Italia,1955) Anarkista italiarra eta italiar "Berunaren urteetan" PAC (Komunismoaren Alde Armatutako Proletarioak) talde armatu autonomoko kide ohia izandakoa da (1977-1981).  Frantzian iheslari gisa ibili ostean, 1996eko abenduaren 18an, Córdoba-n (Espainia), banku lapurreta batetan zehar beste lau kide anarkistekin batera atxilotua izan zen. Espetxean zegoela 1999-2002, urteen artean FIES erregimenaren aurka presoek burututako protesten bultzatzaileetako bat izan zen . 2012tik euskaldun batekin ezkondua, Gipuzkoako herri batetan erroldatuta dago eta betidanik euskal anarkistekin harreman estua izan du.

Claudioren helbidea (gaztelaniaz, frantsesez zein italieraz idatzi dakioke):

Claudio Lavazza

n. ecrou 11818, CD 1 cellule 5 1D

CP de Mont-de-Marsan

Chemin de Pémégnan BP 90629

40000 Mont de Marsan (FRANCE)

 

Epaileari idazteko helbideak eta beste erakundeen telefonoak:

 

Vice procureur de la république Céline Bucau

Tribunal judiciaire de Mont-de-Marsan

249, Avenue du Coronel Rozanoff

40011 Mont de Marsan Cedex

e-mail: celine.bucau@justice.fr

 

Secrétariat du procureur de la république

+33 5 24290418

 

Greffe de exécution de peines

+33 5 24280457


Epailearentzako gutun eredua:

 

Madame Céline Bucau

Vice-procureur de la République

Tribunal judiciaire de Mont de Marsan



 

Nous prenons contact avec vous à propos du procès concernant le cas de Monsieur Claudio Lavazza que nous suivons depuis des années, actuellement prisonnier en République de France.

 

Après avoir été emprisonné en Espagne, Mr Lavazza purge à ce jour une peine à la prison de Mont de Marsan (Pyrénées-Atlantiques, France) dans l’attente que vous, en qualité de procureur de la République en charge de son cas, procédiez à la résolution de sa libération. Nous avons connaissance que vous êtes en possession de documents certifiant que Monsieur Lavazza a purgé la peine qui lui était imposée et qu’il doit, de ce fait, être mis en liberté dans l’immédiat.

 

Etant donné qu’au jour du 11 décembre 2021, Monsieur Lavazza a entièrement purgé sa peine et son temps d’incarcération, nous vous exhortons à résoudre, sans délai, cette situation irrégulière et injuste, afin d’éviter la nécessité de devoir recourir à l’Inspection Générale de la Justice et d’autres organismes similaires en vue de dénoncer ces faits injustifiables.

 

En vous remerciant de l’attention que vous porterez à ce courriel, 


 

Sinadura /Firma

 

CGT-LKN sindikatu libertarioan, Bizkaiko lurralde historikoko Ikastetxe publikoetako langileak biltzen dituen sail sindikala.