2020-06-16 22:10

Autogintzako Nissan multinazionalak zuzenean milaka lagun kaleratuko dituela eta haren lantegien itxierak Espainiar Estatuan 20000 familiatik gora kaltetuko dituela gauza jakina da.

 

Espainiar Estatuaren, Europaren eta sektoreko enpresa taldeen aldetik industria sektoreko langileek, eta bereziki autogintzakoek, jasaten ari diren eraso jarraiak ikusita, CGT-LKNk gertaera hau ageriko iceberg-aren tontorra besterik ez dela uste dugu.

 

Industria sektoreko enpresek urteak daramatzate langileak maila fisikoan zein mentalean kaltetzen dituzten lan erritmoak inposatzen, gero lehen ezbeharraren aurrean hoiek kale gorrian uzteko.

 

Aipatu enpresek era askotara langileekin amaitzen saiatzen direla ikusteaz gain, urteak daramatzagu lantaldeak murrizteko xedearekin 4.0 teknologiaren bidez langileak robotekin ordezkatzen dituztela ikusten. Industria sektoreko enpresek unean uneko gobernuengandik jasotzen dituzten diru laguntzekin babestuta, enplegua suntsitzen eta milaka pertsona egoera prekarioetan uzten dituzten bitartean.

 

Hauxe da Nissan multinazionalaren kasua, enplegua sortzeko eta mantentzeko "hitzaren" truke, diru publikoetatik 170 miloi inguru jaso eta gero, dakigula behintzat, haren interes ekonomikoen mesedetan bere lantegiak ixtea erabaki du; Estatuarengandik aipatu laguntzak jasotzerakoan hartutako konpromezuak hautsita. Nissanek COVID19-ak eragindako egungo egoerarekin gehiengo sozialak langilegoaren aurkako eraso honen aurrean irmotasunarekin mobilizatzeko zailtasunak izango dituela baliatu du.

 

Horregatik, CGT-LKNtik, ahalik eta epe laburrenean, ondokoak kontuan hartuko dituen plan bat prestatzeko lanean hasi behar dugula uste dugu:

 

  • Suntsitutako lanpostu horientzako benetako alternatibak eta formakuntza egokia.

 

  • Langileon osasun fisikoaren eta mentalaren gainetik inposatutako gehiegizko lan erritmoak murriztea, lan egiteko giro egokiak sortuz.

 

  • Asteroko lan jardunaldia 30 ordutara murriztea, soldata murrizketarik gabe, eta ordu extrak desagertaraztea. Lana falta denik ez dugu uste, gaizki banatuta dagoela baino.



 

INDUSTRIAREN DEFENTSAN, DESJABETZEA, SOZIALIZAZIOA ETA AUTOGESTIOA.



 

#FuturoParaNissanYa

 

www.cgt-lkn.org/Bizkaia

CGT-LKN sindikatu libertarioan, Bizkaiko lurralde historikoko Ikastetxe publikoetako langileak biltzen dituen sail sindikala.