2020-05-14 18:47

Gizarte Segurantzaren izapideak internet bitartez egiteko, momentura arte egiaztagiri digitala edo “cl@ave” plataforman eregistraturik egon behar zen. Orain, eta larrialdi sanitarioak iraun bitartean, aukera eman dute datu pertsonalak sartuta egin ahal izateko, Gizarte Segurantzaren aldizkariak maiatzaren 13an zabaldu zuenez.

Behin-behineko neurria da. Hau da, egoera honek dirauen bitartean baino ez da martxan egongo.

Izapiderik ohikoenak egiteko dago eskuragai:
            • Gizarte Segurantzaren Institutuan, erretiro prestazioa eskatu, seme-alaben jaiotza edo zaintzagatiko prestazioa, alarguntza…
            • Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan, bizi laborala eskatu, kotizazioarekin lotutako izapideak, etxeko langileen alta eta bajak…
            • Itsasoko Gizarte Institutuan, prestazioak eskatu, presakuntza diplomen kopiak…

Lehenengo eta behin, Gizarte Segurantzaren orrialdean nahi duzun izapidea bilatu. Dokumentaziorik behar izanez gero, jaitsi beharko duzu. Izapiderako beharrezkoa den dokumenturen bat falta baduzu, erantzunkizunpeko adierazpen batez ordezka zenezake. HEMEN daukazu Gizarte Segurantzak horretarako prestatu duena.

Ikusiko duzunez, orrialdera sartu eta segidan, zerbitzu honen berri ematen duen koadro bat agertuko zaizu. Honetaz gain, beheko aldean, eskuman, laguntzaile birtuala ere iusiko duzu (ikonotxo hori bat “¿Te ayudamos? galderarekin). Hau ere berria da eta behar duzun izapidea bilatzen lagundu eta horren inguruko informazioa emango dizu.

Izapidea Gizarte Segurantzaren egoitza birtualetik egin dezakezu. Kasu honetan ere, sartu bezain laster, koadro urdin bat ikusiko duzu. Bertan hiru aukera dauzkazu, izapidea kudeatzen dituzten hiru erakundeekin: Gizate Segurantzaren Institutua, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra edo Itsasoaren Gizarte Institutua.

Sakatzen duzunean, izapideak egiteko azalpena emango dizute. Eta, orrialdearen beheko aldean, izapidea egiten hasteko modua aukeratu beharko duzu. Eskumatara “Sin certificado” botoia daukazu. Horixe sakatu beharko zenuke.

Hor formulario bat zabalduko zaizu, zure datu pertsonalak sar ditzazun eta, dokumentaziorik atxikitu behar bazenu, dokumentuak ere igo ahal izateko.

Hala ere, prozedura zelan den erakusteko Gizarte Segurantzak prestatu duen bideo bat ere gehitu dugu gure orrialdean eta Gizarte Segurantzaren aldizkariko azalpen-artikulua.

Ikusi nahi badituzu, HEMEN daukazu jatorrizko albistea

 

 

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus