2021-05-21 11:46

 

 

Zalantza ohikoenetako bat da senideren bat gaixorik edo ospitalean daukagunean ea zaintzeko baimenik daukagun. Langileen Estatutuan edota hitzarmen kolektiboetan (araudietan, alegia), gure senideekin daukagun harremana azaltzeko, odolkidetasun eta (ezkontza-)ahaidetasun graduetan banatzen da. Segun eta ze gradutakoa den senide hori, halakoa izango da aitortzen zaizkigun baimenak, egun libreak eta abar.

Apur bat korapilatsua izan daitekeenez, hasiko gara azaltzen zer den odolkidetasuna eta zer ezkontza-ahaidetasuna:

Odolkidetasuna (gazteleraz “consanguinidad”): hitzak berak adierazten duenez, odol berbera daukaten senideei egiten die erreferentzia. Gure senide zuzenak dira, hala nola, gurasoak, aitite-amamak, seme-alabak… Esan barik doa, hitz egiteko modua dela, ama, esaterako, beti delako ama, bere odolekoak edo adoptatuak bagara ere.
Ahaidetasuna (gazteleraz “afinidad”): honek gure bikotekidearen aldetik dauzkagun senideak hartzen ditu barne, hau da, gure bikotekidearen senideak.

Odolkidetasuna eta ahaidetasuna berdin mailakatzen dira. Hau da, gradu berekoak dira nire neba-arrebak zein nire bikotekidearen neba-arrebak, hau da, nire koinatuak.

 

Ondoko taula honetan oso argi ikusiko dugu gradu bakoitzean zeintzuk sartzen diren:

 

Gradua Norberarenak Bikotekidearenak
1. gradua Gurasoak eta seme-alabak Gurasoak eta seme-alabak (beste harreman batekoak)
2. gradua Neba-arrebak, aitite-amamak eta ilobak* Neba-arrebak, aitite-amamak eta ilobak*
3. gradua Izeko-osabak eta ilobak* Izeko-osabak eta ilobak*
4. gradua

Lehengusu-lehengusinak

izeko-osaba zaharrak*

Lehengusu-lehengusinak, izeko-osaba zaharrak*

* Euskaraz “iloba” edota “loba” kontzeptuak, euskalkiaren arabera, gaztelerazko “nieta/o” zein “sobrina/o” har ditzake barne. Bigarren gradukoak seme-alaben seme-alabak dira. Neba-arreben seme-alabak, ordea, hirugarren graduan sartzen dira.
* Izeko-osaba zaharrak aitite-amamen neba-arrebak dira

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egun libreak edota baimen ordainduak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Haurdunaldia eta baja motak

 

 

Azken albiste, abisu eta eguneraketak mugikorrean jaso ahal dituzu zuzenean!

Harpidetu gure telegram kanalera eta izan Bizilankidea!

 

https://t.me/BizilanEus

 

Jatorrizko artikulua HEMEN

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus