ARGIA.eus

2020ko azaroaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko. TELEGRAM KANALA: https://t.me/BizilanEus
2020-04-24 12:52

Apirilaren 22an BOEn argitaratutako 15/2020 Dekretuak aldizkako langile finkoei begirako hainbat neurri ezarri ditu, langabezia prestazioari dagokionez. 15/2020 Dekretua. Zortzigarren Azken Xedapena, hirugarren atala.

 

Enpresak noiz deituko zain dauden langileak (enpresa ERTEan dagoenean).

— Enpresak ERTE bat edo jardunaldi murrizketa aplikatu badu, ERTEaren eraginpean dauden langileek, gainontzeko langile guztiek dauzkaten eskubide berberak iznago dituzte eta covid-19arekin lotutako aparteko langabezia prestazioa (ERTEetan dauden langileei bideratu zaiena) jaso ahal izango dute.

— Aldizkako lan finkoak –data zehatzetan errepikatzen direnak- egiten dituzten langileak eta inaktibitate sasoian daudenak (oraindik ez delako heldu langile hauek deitzeko momentua): lanean berriro hasteko momentuaren zain daudela, covid-19arekin lotutako aparteko langabezia prestazioa jaso ahal izango dute (ERTEan duden langileentzat martxan jarritako prestazioa, alegia).

Adibidez, euren jarduera ekainean hasi beharko litzateke (covid-19aren krisialdirik ezean) eta apirilean gaude; beraz, oraindik ez gara erreferentziazko datara heldu. Baina langile hauek aparteko langabezia prestazioa eska lezakete. Esan genezake, zelanbait, langabezia ez kontsumitzeko aukera zabaldu zaiela.

 

Enpresa ez badago ERTEan, baina aldizkako langile hauen zerbitzu prestazioa eten bada.

Hainbat langilek lanean jarraituko zuketen, covid-19aren krisiaren ezean, hau da, hainbat lagunek urtero aldizka eta sasoi berberetan zehar lan egiten dute, baina aurten zerbitzu prestazioa eten diete.

Langile hauek langabezia prestazioa jasotzera pasatu badira, hurrengo batean berriro langabezian geratuz gero, berriro ere jaso ahal izango dute prestazioa, 90 egunez, gehienez.

Krisialdirik ezean, zein izan zatekeen langile hauen aktibitate sasoia kalkulatzeko, kontuan hartuko da zein izan zen iaz, lan kontratu berberarekin, lanean eman zuten epealdia. Hau baldin bada enpresa horrentzat lanean eman duten lehenbiziko urtea, kontuan hartuko da pareko beste langileen epealdia.

 

Aurreikusitako datan, covid-19aren erruz, berriro lanean hasi ezin izan diren lagunak

Prestazioa jasotzen ari baziren, ez zaie prestazioa edo subsidioa etengo. Eta berriro langabeziara itzuli behar badira, 90 egun, gehienez, berrezarriko zaizkie.

Ez badira egon langabezia prestazioa jasotzen, agortu dutelako. Prestazio berri bat jasotzeko beste kotizazio badaukate, prestazio berria jaso ahal izango dute. Hau da, demagun “langabezia zaharra” jasotzen egon zarela eta agortu zaizula. Hala ere, badauzkazu kotizazio nahikoak prestazio berri bat eskatzeko. Kasu honetan, “langabezia berria” eska zenezake. Honetarako, beharrezkoa izango da enpresaren ziurtagiri bat, non adierazten duen ezinezkoa dela zu berriro lanean hastea. Kasu honetan ere, hurrengo batean berriro langabeziara itzuli behar bazara, 90 egun horiek –gehienez- berrezarriko dizkizute.

 

Langabezia prestazioa jasotzeko kotizazio nahikorik ez daukaten lagunak eta, lanera itzuli baino lehenago, langabezia prestazioa agortu dutenak

Kotizazio nahikorik ez: Euren lana eten bada edo ezin izan badira berriro lanera itzuli covid-19 dela eta. Prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute.

Langabezia prestazioa agortuta: Eskubidea berriro sortzeko kotizazio nahikorik ez badaukate ere, prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute.

Lanera itzuli arte jaso ahal izango dute prestazioa (gehienez, 90 egunez)
Prestazioaren zenbatekoa: jaso zuten azken prestazioaren berbera edo langabezia prestazioaren gutxienekoa (501,98€ seme-alabarik gabe, 671,40€ seme-alabekin)
Enpresak egiaztatu behar du ezinezkoa dela berriro lanean hastea. Egiaztapen honek langabezia egoera legal berri bat sortuko du
– Hurrengo batean berriro langabezia eskatu behar izanez gero, ez zaizkie berrezarriko beste kasuetan aipatutako 90 egunak

 

Jatorrizko albistea HEMEN