2023-10-17 17:47
Bizilagunekin plataformak manifestazioa deitua du urriaren 22 igandean eguerdiko 12etan Alderdi Ederretik abiatuta, Turistifikazioaren Aurkako Urrian antolatutako ekintzen artean. Mobilizazio honen helburua da Donostiaren turistifikazioari stop esan eta desazkunde turistikoaren beharra aldarrikatzea. Hiriko denetariko ia 30 elkarte eta taldek babesa eman diote manifestazioari eta bertan parte hartzera dei egin dute. Turismo jardueraren gehiegizko hazkundeak erabat … Jarraitu Turistifikazioaren aurkako manifestazioarekin bat egin dute Donostiako elkarte eta mugimendu sozialek irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.