2023-10-06 19:21
Munduko Turismo Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek, bertako erakunde publikoen babesa eta finantzazioarekin berriz ere antolatu dute Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa Kursaal Jauregian. Bertara eraman dugu Donostiaren turistifikazioaren aurkako mezua, adierazteko ez dugula onartzen gutxi batzuen negozioen mesedetan gehiengoaren bizitzak kaltetzea. Turistifikazioaren testuinguruan, turismoa erakartzeko abian jartzen diren dinamikek arriskuan jartzen dituzte erakargarritzat baliatzen diren … Jarraitu Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa kanpora! Turistifikazioa Stop! irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.