2025-07-15 07:00
GERO ETA GEHIAGO, GERO ETA HOBETO ANTOLATUTA: GURE BIZIMODUEN ALDE, TURISTIFIKAZIOAREN AURKA Joan den ekainaren 15ean, Europa Hegoaldeko Turistifikazioaren aurkako saretik koordinatuta hainbat mobilizazio egin ziren: hamarnaka mila pertsonak mobilizatu ziren hamar lurralde baino gehiagotan, biztanleak kanporatzen eta prekarizatzen dituen eta lurraldeak eta planeta txikitzen dituen monolaborantza turistikoa errefusatzeko, eredu ekonomiko guztiz bidegabean premiazko aldaketak … Jarraitu SET sarearen komunikatua ekainaren 15eko mobilizazioen ondoren irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.