2023-10-05 07:57
Donostiako Parte Zaharrean turismoari zuzendutako ostalaritza eta merkataritza dena irensten ari da, bizilagunak serioski kaltetuz. Gainera, euskara erabat baztertzen dute kanpotarrei begirako negozioetan. Ekimen ironiko baten bidez salatu dugu hainbat eragilek. #WelcomeToPintxoland Parte Zaharreko hainbat sarreratan #WelcomeToPintxoland pankartak jarri ditugu eta bertako bizilagunen zein euskaldunen aurkako erasoak salatzen dituzten 5000 eskuorri banatu ditugu, pintxo-taberna baten … Jarraitu Pintxoland ereduaren kontra, Parte Zahar euskalduna eta bizigarriaren alde irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.