Asier Basurto Arruti – BiziLagunEkin plataformako kidea Hauteskunde usaina heldu zaigu, udaberri usainarekin batera, aste hauetan. Bidegorri asfaltatu berriek eta publizitate instituzionalaren biderkatzeak ematen dizkigute hauteskundeen etorreraz ohartzeko pistak. Donostiako Udalak hotel berriak irekitzeko baimenak bertan behera utzi ditu. Urtebeteko moratoria ezarri dute. Erabakia “turismo jasangarri eta arrazoizkoa izateko estrategiaren barruan” dagoela azaldu zuen Eneko … Jarraitu Norabide bat irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.