2025-10-07 19:03
44 orrialdeko liburuxkan Donostiaren turistifikazioaren gaiaren alderdi desberdinak jorratzen dira, tonu zorrotza, politikoa eta umorezkoa tartekatuz. Komikiak, denbora-pasak, poesia eta bestelako arte adierazpenak tartekatzen dira hiriaren historiaren eta egoeraren irakurketekin, datu-bildumekin eta iritzi artikuluekin. Fanzineak tresna bat izan nahi du Donostia desazkunde turistikorantz bideratzeko aldarrikapena zabaldu eta hiriak bizi duen turistifikazio prozesuaren gainean hausnarketa kritikoa … Jarraitu “Hau ez da cheesecake bat” Donostia turistifikatuaren kronikak biltzen dituen fanzinea kaleratu du BiziLagunEkin plataformak irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.