2023-05-16 12:53
Donostiaren defentsan diharduen DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundeak hiritarrak deitu nahi ditu maiatzaren 21ean (igandea) egingo den manifestaziora, gaur egun hiria mehatxatzen duten hirigintza-jarduera basatien ugaritzea dela-eta. DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundea partiduekiko aske diren erakunde, auzo-elkarte eta gizarte-mugimenduek osatuta dago: Ondare-SS, Haritzalde, Satorralaia, Belartza 2 Gelditu, Dendartean, Ba Gera, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Heriz Plataforma, Parkea Bizirik eta … Jarraitu Gizarte mugimenduek eta elkarteek manifestazioa deitu dute Donostiako udalaren hirigintza politika salatzeko irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.