2020-07-23 08:36
Economic Research-Ekonomska Istraživanjak aldizkari zientifikoak 2020ko apirilean argitaratutako lana[i] jakintza arlo anitzetako espezialistek (ekonomia, soziologia, etxebizitza, matematika…) osatzen duten ikerketa-taldearen emaitza da. Aitziber Etxezarreta Etxarri, Julen Izagirre Olaizola, Jon Morandeira Arca eta Imanol Mozo Carollo dira. Donostiako alokairuaren merkatua eta etxebizitza turistikoei buruzko datu enpirikoetan oinarritu dira azterketa egiteko orduan. Airbnb-k Donostian duen presentziak bizileku … Jarraitu EHUko ikerlarien azterketa batek agerian utzi du Donostian pisu turistikoen ugaritzea eta alokairuen prezioen igoeraren arteko lotura irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.