2023-03-28 16:32
Pisu turistikoen hedapenak hiriak bizi duen etxebizitza larrialdiarekin lotura estua duela adierazi du. Pisu turistikoei gehienez ere 4 urtera arte luzatuko den lizentzia murrizkorra eta iraungikorra ezartzea proposatu du. Etxebizitzaren arazoa konpontzeko pisu turistikoak mugatu, murriztu eta desagerraraztera helduko den trantsizioaren beharra nabarmendu du. Bizilagunekin plataformak Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean agerraldia egin … Jarraitu Donostian pisu turistikoen arazoari erantzuteko proposamenak aurkeztu ditu Bizilagunekin plataformak Eusko Legebiltzarrean irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.