2024-02-28 15:46
Hiriko hainbat auzo-elkartek eta gizarte-mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak Udalaren azken hilabeteetako hainbat jarduera larri salatu nahi ditu. Hori dela eta, Udal gobernuko arduradunei jendaurreko agerraldi publikoa egin dezatela eskatu eta herritarrei datozen aste eta hilabeteetako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu. Donostiako gaur egungo hiri ereduak gutxiengo batzuei mesede egitea du norabidetzat; gehiengoaren … Jarraitu DONOSTIAKO UDALAREN HIRIGINTZA POLITIKA SALATZEKO MOBILIZAZIOETARA DEI EGITEN DU DONOSTIA DEFENDATUZ KOORDINADORAK irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.