2025-10-09 06:30
Donostiako hainbat gizarte-taldek eta auzo-elkartek Manteoko Basque Culinary Centerren (BCC-GOe) inaugurazioa dela eta protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute, urriak 20 astelehenean, arratsaldeko 6etan, hain zuzen ere operazio urbanistiko horrek ekarri duen espoliazioa eta Donostian sustatzen ari den hiri-eredua errefusatzen dugula ozenki adierazteko.  SALATZEN DUGU: Culinary Centerren interes pribatuen alde Manteoko udal lursaila lagatzeak eta parkea … Jarraitu DONOSTIAKO HAINBAT GIZARTE TALDEK ETA AUZO ELKARTEK MOBILIZAZIOA DEITU DUTE MANTEOKO BASQUE CULINARY CENTERREN INAUGURAZIOA DELA ETA PROTESTA EGITEKO: irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.