Irailaren 11n, arratsaldeko 7etan, Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko Kriptan CIUDAD CLICKBAIT liburuaren aurkezpena antolatu dugu Bizilagunekin eta Manteo Bizirik plataformek. Vicent Molins idazlea arduratuko da liburuan lantzen diren edukiak aurkeztea. Donostian azken urteetan gertatzen ari dena, egiten ari zaizkiguna, ulertzeko gakoak bilatzeko balio dezake liburuak. Horregatik, desazkunde turistikoaren eta bestelako hiri-ereduaren aldeko herritar orori … Jarraitu CIUDAD CLICKBAIT liburuaren aurkezpena [2025/09/11, 19:00, San Jeronimo kaleko Kripta] irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.