Pasa den otsailaren 22 eta 23an, ARGIA[1] aldizkariaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak Italiako sei kazetariri aurrekontu publikotik finantzatutako bidaiaren berri jaso genuen. “Nazioartearekin harremanak estutzea” eta “Euskadirekin harremana familiarizatzea” omen zen xedea. Euskal Herriko hainbat tokitan gauzatutako luxuzko oporraldiko gastuek barne hartzen zituzten hegaldiak, hotelak, goi mailako jatetxeetan otorduak, bodegak, golfa… Era berean, argitaratutakoaren … Jarraitu Bizilagunekin plataformak salatzen du Eusko Jaurlaritzak 145.000€ erabiltzea 2022an atzerriko kazetariei luxuzko bidaiak ordaintzeko irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.