2025-05-28 07:00
Desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren Bizilagunekin plataformak manifestazioa deitu du ekainaren 15erako, eguerdiko 12etan Kontxako erlojuetatik irtenda. “Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu!” lema izango du martxak, eta hiriaren erdialdeko eta parte Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu. Europa Hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden SET sareak egindako deialdiari erantzuten dio Donostiako manifestazioak. Hainbat hiri eta lurraldetan turistifikazioaren aurka … Jarraitu Bizilagunekin plataformak Donostiaren turistifikazioaren aurkako manifestazioa deitu du irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.