2025-05-20 13:18
Ekimen honek tonu alai eta ironikoan salatu nahi du aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten dituela. Plataformaren esanetan, ospakizun hau protesta eta aldarrikapenerako modu bat da: aldaketa klimatikoa aukera komertzial gisa aurkezten duten diskurtsoei aurre egitea, eta turismoaren hazkunde mugagabea normalizatzea arriskutsua dela … Jarraitu Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa antolatu du maiatzaren 30ean irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.