Martxoaren 27an, osteguna, 19:00etan, gerturatu Verano sin vacaciones. Las hijas de la Costa del Sol, Ana Geraniosen liburu aurkezpenera. Costa del Soleko turistifikazio prozesuaz eta horrek bizi eta lan baldintzetan dituen eraginez hausnartzeko topaketa izango da. Ez galdu hurbiletik ukitzen gaituen errealitate bati buruzko ezinbesteko elkarrizketa hau. Zure zain gaude! Ana Geraniosekin liburu aurkezpena eta … Jarraitu Ana Geraniosekin liburu aurkezpena eta solasaldia: Verano sin vacaciones. Las hijas de la Costa del Sol. irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.