2023-01-12 06:00
Alokairu turistikorako plataformak mundu osoan (eta Donostian) hedatu zirenetik eztabaidagai izan dira. Hiriaren turistifikazioan eta etxebizitzaren merkatuan berebiziko eragina dutenez, hirien eta lurraldeen bizigarritasunaren alde antolatutako gizarte mugimenduek, interes ekonomiko pribatuen aldeko lobby sektorialek eta administrazio publikoek beren posizioak markatu dituzte. Donostian, azken urteetan ezagutu ditugu erregulazio saiakerak, epaitegiek araudia bertan behera uztea, pisu turistikoen … Jarraitu ALOKAIRU TURISTIKOKO ETXEBIZITZAK DONOSTIAN: Egoeraren irakurketa eta konponbiderako proposamenak irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.