SET sareak (Europa Hegoaldeko Turistifikazioaren aurka) Gazako genozidioa eta Israelgo estatu terroristak Palestinan egin duen okupazioa (70 urte baino gehiagokoa) gaitzesten ditu. Europa Hegoaldeko lurraldeen turistifikazioaren aurkako borroka behetik gorakoa da; lurraldeak ustiatu eta bertako biztanleak esklabizatu eta kanporatzen dituzten inperialismo eta kolonialismoaren aurkakoa. Horregatik, azken hilabeteetan Palestinako erresistentziarekin elkartasunez Europan egiten ari diren mobilizazioetan … Jarraitu Adierazpena: Palestinako herriarekin elkartasuna irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.