2025-09-22 07:48
Nazio Batuek Turismoaren Mundu Eguna irailaren 27an finkatu zuten. Desazkunde turistikoaren aldeko mugimenduok, Donostian eta beste hainbat lurraldetan, aukera baliatzen dugu urtero turistifikazioaren kalteak salatzeko eta egun horretan kolapso turistikoaren arriskua nabarmentzeko. Aurten, irailaren 26 ostiralean, Turismoaren Mundu Eguna aitzakia hartuta, Donostiako Amara Berri auzoko Ilunki Elkartean festa bat ospatuko dugu arratsaldeko 18:30etik aurrera: Turistifikazioaren … Jarraitu [2025/09/26, Ilunki Elkartea] Turistifikazioaren aurkako festa irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.