2023-10-22 09:50
MANIFESTAZIO AMAIERAN IRAKURRITAKO TESTUA: Eguerdi on, Gutxi batzuen etekin gosea kalte handiak eragiten ari da hiri eta lurralde askotako biztanlerian. Mundu osoan hamaika talde ari gara turistifikazioaren kontra, bizilagunen eskubideak, gure lurraldeak eta gure bizitzak defendatzen elkarte eta taldeetan antolatuta. Urria hasieran “Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa” egin zen hemen, Kursaalean. Bihartik aurrera, berriz, Turespaña konbentzioan … Jarraitu 2023.10.22 – Testua eta argazkiak irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.