ARGIA.eus

2021eko ekainaren 17a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bizi! 2009an sortu zen mugimendu altermundialista da, Ipar euskal Herrian ari dena nagusiki, larrialdi klimatiko eta ekologiaren arloan, justizia sozialaren alde eta ildotik. Gaur egun 600 bat kide ditu.
2018-03-20 13:50

Bizi!k antolatzen du picketing elkarretaratze bat larunbat honetan, martxoaren 24an, 11:00etan (*) Europako biribilgunean, Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzearen galdatzeko eta Europa-Kartzela salatzeko. Ekintza hori iraganen da hitza hartuko duen Cédric Herrou-ren presentziarekin. Parada izanen da Collomb legearen kentzea eta migratzaileekiko harrera eta elkartasuna indartzeko xedea duen “Eux, c’est nous ! EtorkiZUna” kanpainaren presentatzeko.

Cédric Herrou, Nice eta Italia-ren ondoan den Roya haraneko laboraria da. Migratzaileei ekartzen dien laguntza dela medio, hainbat aldiz arrastatua eta kondenatua izan da, Estatu mailan “elkartasun delitua”ren sinbolo bat bilakatuz.  New York Times-ek artikulu bat hari buruz egin ondoren, nazio arte mailan ezagutua bilakatu da, eta Roya haraneko beste hainbat biztanle solidarioekin jarraitzen du muga franko-italiarra trebeskatu duten ehunka migratzaileei laguntza zehatzaren ekartzeko. Azken urteetan, bere ate aitzinera hiltzerat etortzen diren hamar milaka migratzaile dituen eta gotorleku gisa eraikitzen ari den Europa honek migratzaile hauen bizia lanjerrean ezartzen du.  Poliziaren ia eguneroko gehiegikerien biktimak direla eta Roya haraneko biztanle solidarioak  daramaten lan eredugarriarentzat, usu “Justuak” bezala deituak dira.

Bizi!k migratzaileen gaiaren kudeaketa errukitsuago eta solidarioago baten alde diren pertsona guziak deitzen ditu lehen topaketa honetan parte hartzerat.

(*) Kasu, elkarretaratze hori hasiera batean aurreikusia izan zen ostiral eguerdiko, martxoaren 23ko.