ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 09a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bizi! 2009an sortu zen mugimendu altermundialista da, Ipar euskal Herrian ari dena nagusiki, larrialdi klimatiko eta ekologiaren arloan, justizia sozialaren alde eta ildotik. Gaur egun 600 bat kide ditu.
2021-05-01 19:43

Manifestaldi bateratu batek 3000 pasa sindikalista, klima militante, gazte, feminista, etorkinekin solidario diren pertsona eta herritar Baionako karriketan bildu ditu, Maiatzaren Leheneko manifestaldiaren karietara. 2021eko desfilea koloretsua izan da, bereziki animatua eta alaia. 

CGT, SNUipp FSU, LAB, Gazte Ekintza-Action jeunes, EBA, Etorkinekin, Bizi eta Théâtre occupé-Antzoki okupatua antolakuntzek  izenpetzen zuten manifestaldi bateratuaren hasierako banderolak “Se battre pour  nos droits c’est essentiel ! Ezinbestekoa da gure eskubideen alde borrokatzea!” zion. Haren atzean, manifestalariek osatzen zituzten 7 zutabe, 7 kolore ezberdinetakoak hainbat gai sinbolizatzen zituztenak: babes soziala, zerbitzu publikoen defentsa, klima, etorkinekin elkartasuna, emazte-gizonen arteko berdintasuna, gazteria eta kultura.

Maiatzaren Leheneko ohiturazko manifestaldiari Bizi! elkarteak egin juntatzeko  deiari erantzunez hainbat aberats okituk etxeen salerospenaren arloan goragoko eskaintzei beren sustengua erakutsi dute eta Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitzaren ukaiteko duten dretxoa aldarrikatu. Eramaiten zituzten pankartak edo oihukatzen zituzten lemak nahaskeriarik gabekoak ziren:  “Bai, bai bai, Euskal Herria Dubaï!”, “Euskal Herria, e-ros-gai!”, “Lurra zuk saldua, betiko gurea!”“Ça ruisselle sur notre dos, pour qu’ils mangent à MacDo!”, “Les prolos au boulot!”, “So-so-so, solidarité avec les riches du monde entier !”

Elkarretaratzean, etxebizitza agentzia baten aitzinaldeak Biziren soinudun kamioia apaintzen zuen. Enkanteko saltze bat antolatua zen etxegintzako espekulazioa bizi arazteko eta aberatsenei Ipar Euskal Herrian  bigarren etxebizitza ederrenen erosteko parada emaiteko, bertako biztanleen kaltetan. Ondasun guziak saldu eta gero, aberats okituak poztu dira: “Azkenean, Euskal Herria gurea da!” Ber momentoan, betiko biztanleak, ekonomikoki ezin maila atxikiz, Euskal Herritik uxatuak ziren.  

Manifestaldia bukatu da Jacques Portes plazan hitz hartze bateratu batekin eta abesbatzen kantuekin. 

  •