2023-03-06 00:00
Martxoaren 9ean estreinatuko da "Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia" sukaldaritza saio berria, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearen eskutik. Azpeitiako Elikaguneko Xabi Izagirre izango da saioko gidaria eta lau ataletan lau gonbidatu eta beste hainbete ekoizle izango dira saioan. Saio Hiru Damatxo ekoiztetxearekin elkarlanean ekoiztu da: www.hirudamatxo.eus

# Lotura

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!