2022-12-14 00:00

Ostiralean aurkeztuko dugu San Martin eskolan material berria! DUINA ikerketa proiektuaren ondorioak jendarteratzeko prozesuan, Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia ekimena martxan jarri genuen, eta eskualdez eskualde ostegunero aurkezpenak egin ditugu. Oraingoan eskola komunitatearentzat sortu dugun material berria aurkeztuko dugu.  Aurkezpenarekin bideotxo bat egingo dugu, eta jarriko dugu laster hemen eta gure sare sozialetan ikus dezazuen. Dena den xehetasun gehiago nahi izanez gero, jarriko gurekin harremanetan.  

# Lotura

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.