2023-07-12 00:00

Igandekoa  egun ederra izan zen! Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta etortzerik ezin izan zenutenoi ere, guztiok osatzen dugulako Biolur. Sarea josten gabiltza, eta igandean, udal, eragile, eta norbanako asko bildu ginen, eta pozagarri izan zen benetan.  Topaleku zoragarria, arnasgune itolarri garai hauetan, amesleku ere, eta nola ez aurrera egiteko beharrezko indarrak hartzeko txutea!Beraz zorionak denoi! eta eskerrik asko!  

# Lotura

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.