2023-06-26 00:00

Aurten 30 urte betetzen ditugu, eta hiru hamarkada hauetan asko izan gara Biolurren parte hartu dugunok. Bidean eragile ezberdin ugari ere izan ditugu gure alboan.Arraunean bezala, atzera begiratuz aurrera egiteko intentzioz lanean dihardugu etorkizunari begira.Guzti hori elkarrekin ospatzeko, egun berezia antolatu dugu. Goiza Biolurren batzar nagusiarekin hasiko dugun arren,  ondoren egitarau zabal bezain ederra dugu.Ospakizun  ekitaldia 14:00tan hasiko da Iraetako frontoian eta bertan bazkalduko dugu eta festa giroan ibiliko gara.Gainera, ekitaldiaren aurretik (12:30-14:00), Amillubi Txiki baserri eta eremura bixita egingo dugu. Amillubi aurrera begira dugun proiektu garrantzitsua da eta, ospakizun egun honetan, bertan zer asmo dugun partekatzeko gogoz gaude. Atxikita duzuen kartelean ikusi ditzazkezue xehetasunak.Gogotsu gaude denok elkartu eta egunaz gozatzeko! Animatu eta etorri!Eman izena hemen edota deitu Biolurrera (943761447), uztailak 3 baino lehen. .

# Lotura

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.