Aurten ere, Goiabeko Asier eta Leirerekin, urkiaren izerdiaren inguruko tailer bat egingo da. Aurreko urtekoa gogoratuko dugu eta taldean urkiaren izerdia nola atera eta zer onura dituen ikasiko dugu.
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada.
Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara.
Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.