2022-12-05 00:00
Biolurreko okin taldetik, formazio saio interesgarria antolatu dugu, gure lan prozesuan hain garrantzitsua den irinaren inguruan. "BAM Consultores"eko Bernardo Alvarez del Manzano adituaren eskutik, hainbat gaien inguruan solastuko dugu. Okintzarako gari ezberdinen ezaugarriak, irin mota ezberdinak Harrizko errotetan ehotuta irinen ezaugarriak, arazoak, konponbideak Alveograma analisien interpretazioa Kontutan hartu beharrekoak masak egiterako orduan Adibide praktikoak Ogia egiten baduzu animatu eta etorri ikastera eta zure jakintza tartekatzera, denon artean kolektiboan ikastea da gure helburua. Kartelean xehetasun gehiago!

# Lotura

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada. Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara. Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.