ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 10a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara
2020-08-22 20:09

Bilbo, 2020/08/22

?

Bilboko Konpartsen ordezkaritza batek parte hartu du gaur arratsaldean Teknikariok sindikatuak Bilbon egindako mobilizazioan.

Konpartsok jai herrikoien eta lan-baldintza duinen aldeko ekimen horretan parte hartu nahi izan dugu, Aste Nagusiaren hasiera beharko lukeen egun berezi honetan, sindikatuari eta euren aldarrikapenei erabateko babesa adierazteko. Konpartsakideek ?€śAste Nagusia defendatzen!?€ť lelopeko kamiseta beltzak jantzi ditugu ekimenerako. Orain dela lau hilabete ere, euskal kulturgintzaren grebarekin egin genuen bat Bilboko Konpartsak federazioak.

The post Teknikariok sindikatuaren mobilizazioa babestu dugu Bilboko konpartsok appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.