2025-06-17 09:53

Badator urteko gaurik laburrena eta Bilboko Konpartsok, azkenaldiko ohiturari jarraikiz, Etxebarria Parkean ospatuko dugu 2025ko San Juan gaua, arrastian hasita. Eguzkiaren zikloen zaleak gara, horregatik ospatzen ditugu neguko solstizioa (San Tomas) eta udakoa (San Juan bezperako gaua). Hau izango da ekainaren 23ko gure egitaraua:

17:00 Kandela tailerra
18:30 Ekotalo postua + trikitilariak
19:30 Txokolate banaketa
20:45 Txalaparta
21:15 Edabe magikoa
21:45 Erritualak + Sua piztea
22:15 Iraultza erromeria

The post Suaren Gaua ospatuko dugu datorren astelehenean Etxebarria Parkean appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara