2022-07-29 09:30

Bilbo beste ikuspegi batetik ikusteko aukera izango dugu abuztuaren 24an, piraguen igoera herrikoiarekin! 16: 30ean Itsas Museotik abiatu eta, itsasadarrean gora, San Antoneraino iritsiko dira piraguak (ibilbideen iraupena 1h 30 minutukoa izango litzateke gutxi gorabehera). Izen-ematea uztailaren 27tik abuztuaren 18ra arte egongo da zabalik.

Zeharbidea bi modutan egin daiteke:

· Piragua bikoitza

· Banakako piragua

Anima zaitez!

Izen-ematea:

Piragua bikoitza

Banakako piragua

Araudia

The post Piraguen igoera herrikoia dator, Itsas Museotik San Antonera appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara