2021-08-06 09:43


Bilboko Konpartsetik hurrengo sosketa prestatu dugu, boleto baten truke Biboko
festen ospakizunean gurekin parte hartzeko gai izateko.


Boleto bakoitzaren prezioa euro batekoa (1) izango da.


Sosketaren data Urriaren 30an izango da eta prozesua gure sare-sozialen
bidez jarraitu ahal izango duzue streaming baten bidez. Modu honetan 6
zenbaki zoriontzuak nola hautatzen diren ikusteko gai izango zarete.

Irabazteko posibilítate gehiago izateko ez da premio bakar bat egongo, baizik eta Bilboko
hainbat dendak emandako produktuekin 10 lote banatuko ditugu. Lote hauen
adibideak: janariak “Txukrut” edo “La camelia” tabernetan, liburuak 824
argitaletxean, gosariak “Bohemian Lane” gozotegian, tartak “Txarloska”
okindegian edota “Veganamente”n erabiltzeko bono bat izango litzateke. Baita
ere, gure Txosnetan kontsumisizioak behin hauek berriro zabaltzen uzten
gaituztenean.


Zoriontsuak bazarete, eta boleto irabazle bat baldin baduzue, Bilboko
Konpartsen lokalean trukatu ahal izango duzue (Zabalbide nº 5 Bilbao tfno:
607653545) sosketaren hurrengo 30 egunetan. Modu horretan kolaboratzaileen
dendetan, urte baten epean (2021eko Urriaren 31etik 2022ko Urriaren 31ra),
eta txosnak zabalik dauden hurrengo alditan erabiltzeko txartelen bidez
aldatuko dizkizuegu.

The post Parte hartu Herri-Festetan appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara