2023-07-07 20:24

Aste Nagusirako motorren piztea seinalatzen duen eguna, Konpartsakide Eguna ospatuko dugu Bilboko Konpartsok uztailaren 15ean, larunbatean, Bilboko Areatzan. Honakoa izango da egitaraua:


11:30 Pintxo txapelketaren hasiera
12:00 Barazki eta sagardo banaketa eta ardo dastaketa
12:30 Elkarlan Uholde tourra Karmelo Landarekin.
13:00 Gastrotxiki
13:30 Pintxoen aurkezpena
14:30 Sari banaketa
15:00 Konpartsen arteko bazkaria
17:00 Bingo musikatua
19:00 Erromeria Urrats taldearekin

Urtero legez, Konpartsakide Egunak Aste Nagusirako hilabete pasatxo soilik geratzen dela gogoraraziko digu, 35 egun hain zuzen ere, Twitterren egiten ari garen atzerako kontaketak adieraziko duenez. Konpartsakide lagunekin eta beste konpartsetakoekin berriro elkartzeko eta beroketa ariketak jan-edanarekin laguntzeko baliatzen dugu beti uztail erdialdeko larunbatean egin ohi dugun hitzordua. Aurten 1983ko uholdeen 40. urteurrena eta haien ostean sortutako Elkarlan Uholdea gogoratzen eta nabarmentzen ari garen honetan, ez da faltako larunbatean haren aipamenik, orduko konpartsakide Karmelo Landaren eskutik San Anton zubitik Udaletxeko zubira egingo dugun ibilbide historikoan. Pintxo lehiaketa, ardo dastaketa, gastrotxiki eta bazkalosteko bingo musikatuaren ondoren, Urrats taldearen erromeriarekin amaituko dugu eguna, dantzan eta kantuan.

The post Konpartsakide Eguna uztailaren 15ean Bilboko Areatzan appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara