2023-12-30 09:30

2023. urtea amaitzera doan honetan, duela 40 urteko Elkarlan Uholdea gogora ekarri dugun urte hau biribiltzeko, abuztuaren 26an antolatu genuen ekitaldiaren bideoa argitaratu dugu.

1983ko uholdeetatik lau hamarkada bete ziren egun horretan bertan, hainbat artistek hartu zuten parte, orduko brigadetan ibilitako konpartsakideak, udal langileak eta bolondres guztiak omentzeko ekitaldian.

Urtea amaitzeko, beraz, ikus-entzunezko oroigarri polit hau eramango dugu beti gogoan, “Bilboko urak” abestiarekin batera.

2024 zoriontsua opa diogu Bilbo osoari. Gora Marijaia!

00:00 Sarrera
01:40 Ibon Koteron
7:43 Haizea Telleria eta Maite Sarasola
11:54 Bizkaiko Saguak
17:35 Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu zabala eta Rafa Rueda
25:15 Mikel Martinez
30:51 Sudurkeriak
38:11 Omenaldia eta brindisa
45:08 Francis Diez
48:23 Amaiera


The post Elkarlan Uholdea ekitaldiaren bideoa ikusgai appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara